UPV/EHU partaide duen ikerketa batek eguzki-energia errendimendu handiaz eta kostu txikiaz xurga dezakeen plastikozko zuntz optikoa garatzea lortu du
Gero eta gehiago dira eguzki-energiari etorkizun oparoa aurreikusten dioten ikerketak, azpiegitura erraz samarra behar duen energia-iturri mugagabea den aldetik. Alabaina, eguzki-izpiak xurgatzeko erabiltzen den materiala, silizioa, oso kopuru mugatuetan aurki daiteke, eta argiari nahiz eguzkiari dagokien egoera kaskarra denean, oso errendimendu txikia eskaintzen du.
Horren harira, UPV/EHUko Fisika Aplikatua I eta Komunikazioen Ingeniaritza sailak eta Brunswick-eko Unibertsitate Politeknikoko Applied Organic Materials taldea partaide dituen ikerketak eguzki-energia errendimendu handiaz bildu eta garraiatzea ahalbidetzen duen plastiko lumineszentezko zuntz optikoa garatu du.
Itxura denez, sistema eraginkorra da gailu txikiei elektrizitatea emateko edota eraikinetan instalatutako eguzki-paneletan txertatzeko. Honelako kasuetan, soluzioa merkeagoa da silizioz landutakoak baino, ikerketaz arduratu den Itxaso Parola UPV/EHUko ingeniariak ziurtatu duenez.
Iturria: Campusa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?