EBk ireki ditu energiaren sektoreko I+G-ko proiektuetarako laguntzak

26 February, 2015

Eurogia2010  ekimenak nazioarteko lankidetzako partzuergoak babesten ditu, I+G-ko proiektuak garatzeko karbono isuri baxuko teknologia energetikoetan. 2008 eta 2014 bitartean 31 proiektu aukeratu dira, 200 milioi euro inguruko  aurrekontuarekin.


2008tik 2014ra bitartean Europar Batasunak deialdi bat ireki du energiaren sektoreko I+G-ko proiektuei laguntzeko. Ekimen hori Eurogia2020-ren bitartez tramitatzen da. Eurogia2020 Teknologia Energetikoen Eureka klusterra da eta nazioarteko lankidetzako partzuergoak babesten ditu, I+G-ko proiektuak garatzeko karbono isuri baxuko teknologia energetikoetan. Eurogia2010-k energiaren balio-kate osoa hartzen du, hasi energia berriztagarrietatik eta energia eraginkortasuneko gaietaraino, erregai fosiletan karbono-aztarna murriztea barne.

Laguntza horiek zabalik daude urte osoan zehar, eta lau data daude eskaerak aurkezteko. Hurrengo datak dira martxoaren 2a eta maiatzaren 25a.  Ideia guztiek bete behar dituzte bi aurkezpen fase hauek: lehenengoan proiektuaren laburpen bat bidali behar dute (project outline) aurkezpen data horietako batean, Klusterrak proiektua balora dezan. Balorazioa positiboa bada, Eurogia2020 harremanetan jarriko da partzuergoarekin memoria osoa (full project proposal)  aurkeztu dezan libre dagoen hurrengo aurkezpen dataren batean.

Eurogia2020 Klusterrak ematen duen Eureka txartelak bidea errazten die proposamenei nazio edo eskualde mailako finantzaketa lor dezaten eta Eurogia2020 klusterrari lotutako bezerogaien sarera sar daitezen. Kluster horren helburua da laguntzak ematea bolumen jakin bateko lankidetzako proiektu ideiak proiektu bihurtu daitezen. 2008 eta 2014 bitartean 200 milioi euro inguruko aurrekontua duten 31 proiektu etiketatu dira.

Prozesu honen baldintzak eta xehetasunak ezagutzeko jo http://www.eurogia.com/  web orrira edo jarri harremanetan Idazkaritzarekin contact@eurogia.com helbidean.

Espainian CDTIk kudeatzen du ekimen hori,  eta hauxe da sektoreko adituekin harremanetan jartzeko helbidea: dptoetfsd@cdti.es.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow