Droneak bainularien segurtasuna indartzeko

2 ekaina, 2016
Drone by drone hondartzetako segurtasuna bermatzea xede duen proiektu batean parte hartzen ari da

Drone by drone euskal enpresa ur irekietako erreskate ekimen batean parte hartzen ari da

Erreskate lanetan teknologia berrien erabilera bultzatzeko asmoz, Drone by drone euskal konpainia, tripulatu gabeko aire-aparatuen (droneak) laguntzaz bainularien segurtasuna bermatzea xede duen proiektu batean parte hartzen ari da.

PULSOS – Inmediate Rescue System izeneko ekimen hau bainulariek erabili beharreko eskumuturreko geolokalizatuen erabileran oinarritzen da. Biktima estualdi batean dagoenean, eskumuturrekoan dagoen larrialdiko botoiak alerta bat aktibatzen du.

Abisua istantean iristen zaie sorosleari eta droneari, eta une horretan bertan, dronea aireratu egiten da larrialdia dagoen lekura iristeko. Dronea heltzen denean, flotagailu bat igortzen dio biktimari, sorospen-taldea iritsi arte erabil dezan.

UPV/EHUk bultzatutako PULSOS sistemak kostaldean egiten diren zaintza eta erreskate lanei laguntzea du helburu.

Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, 2012an 372.000 pertsona hil ziren itota mundu osoan, eta datu honi erreparatuta, istripu-mota hau nahita eragin gabeko lesio bati atxikitako hirugarren heriotz-kausa da munduan.

 

PULSOS sistemaren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow