Donostiak itsas- zabalean energia eolikoaren erronka teknologikoak eztabaidatuko ditu

18 apirila, 2016
“Offshore eolikoaren erronkak: zimendatzeen diseinua eta fabrikazioa” workshopa apirilaren 13an egin zen

Itsas zabalean erabiltzen diren aerosorgailuak, lehorrean erabiltzen direnak baino handiagoak dira eta gero eta ur sakonagoetan instalatzen dira. Agertoki honek, Euskadi eta Akitaniako sektoreko enpresek iragan astean Donostian egindako espezializatutako foroan eztabaidagai izan zituzten erronka teknologiko eta ekonomikoak planteatzen ditu.

30 metro baino gehiagoko itsas hondorako aerosorgailuen zimendatzea, ez da bideragarria ikuspuntu ekonomikotik, eskuragarri den teknologiarekin; horregatik sektore pribatuak ur gaineko egituretan oinarritutako soluzio berriak ikertzen dihardute.

Gaur egungo egoera aztertu eta etorkizunerako garapen berriak proposatzeko, Euskadiko Energia Klusterrak eta Euskal Herriko Itsas foroak iragan apirilaren 13an, “Offshore eolikoaren erronkak: zimendatzeen diseinua eta fabrikazioa” workshopa egin zuten.

Energia Klusterreko ordezkariez gain, topaketan Nanteseko École Centrale eta Scottish Development International deritzon Eskoziako sustapen- agentzia publikoko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Sektore elektriko eta energetikoko Iberdrola, Gamesa/Adwen, Valorem, Eolink, Nautilus, Saitec eta Esteyco konpainiak ere ekitaldian izan ziren.

Jardunaldiak, informazioa partekatzeko, harreman bilateralak sendotzeko eta mugaz bestaldeko lankidetza bultzatzeko balio izan zuen.

Tailerra “From seanergies to seanergy” ekimenaren barruan kokatu zen, hau da Akitania- Euskadi Euroeskualdeak, “Euroeskualdetako lankidetza estrategikoak 2015” deialdiaren barruan aukeratu zituen lau proiektuetako baten, alegia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow