Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 apirila, 2018 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa

Teknologiak aurreratuak enpresen eraldatze digitala bultzatzeko

Tresnen lehen bertsioa kode irekiarekin argitaratu da, eta hemen dago: https://git.code.tecnalia.com/DECIDE_Public/DECIDE_Components

 

DECIDEren helburu nagusia da softwarea garatzeko euskarri bat garatzea, hurrengo belaunaldikoa, eta, horretarako, zenbait teknika, tresna eta mekanismo gaituko ditu hodei anizkoitzeko aplikazioak diseinatzeko, garatzeko, erabiltzeko eta dinamikoki biltzeko nahiz hedatzeko, hodeiko zerbitzu fidagarri, elkarreragingarri eta legezkoen ekosistema batean.

 

DECIDE Europako H2020ko ikerketa-proiektu bat da, eta Europako Batzordeak finantzatu du hiru urtez. Gure bazkideen egoitzak 6 herrialdetan daude, eta Europako iparraldea eta hegoaldea ordezkatzen dituzte: AIMES, Arsys, HPE, Experis IT, time.lex, Fraunhofer, CloudBroker eta TECNALIA. TECNALIA izendatu dute partzuergoaren buru.

DECIDEk produktibitatea hobetuko du eta errendimendu eta fidagarritasun handiak behar dituzten aplikazioak merkaturatzeko behar den denbora murriztuko du, baita kudeatzen duten informazioaren izaeragatik hodeiko baliabideen lege-alderdiak oso garrantzitsuak dituzten aplikazioena ere.

DECIDEn egindako lana hauentzat da garrantzitsua, zehazki: hodei anizkoitzeko aplikazioak garatzen eta administratzen dituztenak, hodei anizkoitzeko aplikazioen hornitzaileak, komunitate zientifiko-teknikoa eta estandarizazioaren komunitatea.

DECIDEk DevOps euskarri hedatu bat garatuko du, zeinak zerbitzu hau emango baitie software-garapeneko enpresei:

  • hodei anizkoitzeko aplikazioen garapen-prozesuak eta eragiketak hobetu;
  • garatzaileen eta administratzaileen produktibitatea hobetu;
  • aplikazioaren mantentze-zerbitzua, erabileraren kalitatea (QoE, Quality of Experience) eta zerbitzuaren kalitatea (QoS, Quality of Service) bermatu ekoizpen-prozesuan;
  • eta merkaturatzeko behar den denbora murriztu.

DECIDEk bultzada bat emango dio uneko punta-puntako teknologiari, eta berrikuntza garrantzitsuak egingo ditu DevOPs zikloaren fase hauetan:

  • hodei anizkoitzeko aplikazioak definitzea eta haien ezaugarriak definitzea, haien software-osagaiak hodeiko zenbait hornitzailetan banatuta hedatzeko aukerarekin, hodeiko baliabideen konbinazio onena lortzeko aplikazio osorako;
  • mekanismoak garatzea, baldintza ez-funtzional jakinak dituen aplikazio zehatz baterako hodeiko zerbitzuen konbinazio onena duten hedapenak simulatzeko;
  • tresnak ezartzea, hodei anizkoitzeko aplikazioen monitorizazio jarraitua egiteko eta haiek egokitzeko propietate ez-funtzionalen aldaketen arabera edo hodeiko zerbitzuen zerbitzu mailako hitzarmenen arabera (SLA, Service Level Agreement);
  • unean-unean erabilgarri dauden hodeiko zerbitzuen (edo hodeiko zerbitzuen konbinazioaren) bilaketa adimenduna, konbinazioa eta monitorizazioa egiteko mekanismoak garatzea;
  • DevOps euskarri integratu bat inplementatzea, softwarearen garapeneko bizi-zikloko fase guztietarako, tresnen arteko lan-fluxua errazteko.

Hau esan du Leire Orue-Echevarríak (TECNALIA, proiektuaren koordinatzailea):

“DECIDEk arkitektura-fasera zabaldu du gaur egun DevOps-ez ulertzen duguna, eta hodei anizkoitzeko aplikazio konplexuen funtzionamenduari laguntzen dio, aplikazioaren bizi-ziklo osoan, diseinutik ustiapenera, erabiltzeko tresnak emanez garatzaile eta administratzaileei”.

DECIDEk osatu du jada proiektuaren lehen urtea, eta bizkor asko ari da aurrera egiten. Lanaren ardatza, orain arte, proiektuaren parte diren tresnen arkitektura orokorra definitzea izan da, eta orobat tresna horietako bakoitzaren erabilera zuzenduko duen euskarria garatzea ere bai. Tresnen lehen bertsioa kode irekiarekin argitaratu da, eta hemen dago: https://git.code.tecnalia.com/DECIDE_Public/DECIDE_Components

 

Proiektu honek Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako H2020 programaren finantziazioa jaso du, 731533 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak