Danobat-ek artezteko makinak garatu ditu Grupos Diferenciales-entzat

25 urria, 2016
Artezteko makina pertsonalizatuak neurri handiko piezak mekanizatzeko

Ekipamenduak, tamaina handiko piezak mekanizatzeko diseinatu dira

 

Gipuzkoako Danobat Group enpresak, moldakortasun handiko eta pertsonalizatutako artezteko bi makina garatu ditu, automobilgintza, itsas -garraio edo aeronautika bezalako sektoreetan aplikatutako transmizio mekanikoetara bideratutako engranajeen fabrikazioan espezializatutako Grupos Diferenciales arabar enpresarentzat.

 

Ekipoek, eraginkortasun handiko prozesu baten bitartez, tamaina handiko piezak torneatu, arteztu eta neurtzeko aukera ematen dute, eta hori guztia, kalitate gorenena bermatuz, Danobat-ek zabaldutako komunikatu baten arabera.

 

Arabar enpresaren helburu nagusia, bezero-zorroa handitzen jarraitzeko, hedadura handiagoko osagaiak fabrikatzeko aukera emango lukeen ekipamendua izatea litzateke. Eskaera honi erantzute aldera, Danobat-eko soluzio mekatronikoetako espezialistek, tolerantzia eta zimurtasuna hobetuko duten artezteko makina horizontal bat eta beste bertikal bat diseinatu zituzten.

 

Artezteko makina bertikalak, gogorrean torneatzeko posizio anitzeko burua du, baita fabrikatutako osagaiak baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko aukera ematen duen beso-neurgailua ere. Ekipamenduak gainera, gogortasun handia du eta bibrazioak eliminatzeko errekerimenduak aintzat hartuta diseinatu da..

 

Bien bitartean, artezteko makina horizontalak, 2.000 mm-ko luzera, 640 milimetroko diametroa eta 1,5 tonako piezak mekanizatzeko gaitasuna du. Bere ezaugarri nagusienetako bat, kanpo aldeko diametroak, aldeak eta hariak mekanizatzeko aukera ematen duten hiru zorroztarriko burua duela da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow