CPE-k 4,5 milioi euro inbertituko ditu litio-ioi bateriak garatzeko

23 martxoa, 2016
Konpainia, energia biltegiratzeko sistemetan espezializatuta dago

Energia biltegiratzeko sistemetan espezializatutako Cegasa Portable Energy (CPE) arabar konpainiak litio- ioi baterien aldeko apustua egin du eta 4,5 milioi euro inbertituko ditu 2018 urtera bitartean teknologia hori garatzeko.

Gasteizko enpresaren plan inbertitzailea, Eusko Jaurlaritzak enpresa teknologiko eta berritzaileak sustatzeko Gauzatu Industria programan kokatzen da eta gaitasun eta eraginkortasun handiago bat agertzen duen irtenbide teknologiko honen optimizazioan jarraitzea du helburu.

CPE-ren estrategia lerro berria, I+G+b-aren alde egiteaz gain, urte honetantxe milioi bat euroko ordainketa eragingo du enpresaren instalakuntzen egokitze, hobetze eta modernizaziorako.

CPE pila alkalinoentzako manganeso dioxidoaren ekoizpenean eta zink-aire eta litio-ioiko teknologietan oinarritutako biltegiratze sistemen diseinuan oinarrituta dago.

120 langilerekin, konpainiak 25 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen 2015ª; zenbateko horretako %75 nazioarteko merkatuei dagokie, batik bat Europa eta Estatu Batuei.

Bere internazionalizazio estrategia indartzeko, enpresak ordezkaritza komertziala du Erresuma Batuan eta Amerikako Estatu Batuetan.

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow