CIC energiGUNEk puntako prototipatze-lerroa instalatu du

17 maiatza, 2016
Prototipatze-lerroak gela lehor batean integratu ditu osagai guztiak

Instalazioak 1,5 milioi euroko inbertsioa suposatu du

Ekipamenduen hobekuntzaren aldeko apustuari eutsiz, energia-biltegiratzearen arloko CIC energiGUNE euskal ikerketa zentroak prototipatze-lerro berri bat abiarazi du Arabako Teknologia Parkean dituen instalazioetan.

Ekipamenduak, 1,5 milioi eurotik gorako inbertsioa medio, zentro teknologikoak energia-biltegiratzeari buruzko ikerketan eta berrikuntzan dituen aukerak osatzea du helburu.

Instalazio berriarekin, CIC energiGUNEk bere ikerketa-esparruan lortu nahian dabilen plateamendu integrala osatu ahal izango du, eta horrenbestez, osagai guztiak gela lehor batean integratu dituen Estatuko lehenengo prototipatze-lerroa eta Europa osoan dauden gutxietako bat izango da.

Ekipamendu berri honen bitartez, CIC energiGUNE baterien fabrikazio-prozesu osoa garatzeko gai diren zentro gutxietako bat izango da.

Gainera, instalazioak biltegiratze-sistemei aplikatutako materialak eta segurtasuna bezalako giltzarrizko parametroetan duten inpaktua ikertzeko aukera emango die zentroko kideei.

Iturria: Euskadi Tecnología

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow