CEBIT feria alemaniarrak Bilbo aukeratu du, teknologia libreen ekitaldi berri bat sortzeko

13 abendua, 2017
Ekitaldiak teknologia libreen eta negozio eredu berrien azken aurrerapenak erakutsiko ditu

Euskalduna Jauregiak, Librecon powered by CEBIT hartuko du 2018an

 

Teknologia libreen eta ezagutza irekiaren unibertsoak topagune berria aurkitu du. Librecon ekimenaren sustatzaile den Euskadiko Teknologia Askeen eta Ezagutza Irekiaren Enpresen Elkarteak (erdarazko ESLE) eta CEBIT-ek, urtero Hannover-en egiten den berrikuntza teknologikoaren mundu mailako feria nagusi gisa ezaguna denak, akordioa itxi dute, ‘Librecon powered by CEBIT’ 2018ko azaroan Bilbon egiteko.

 

Teknologia libreen arloan Europako hegoaldeko topagune handiena bihurtzeko bokazioarekin sortu den foro honek, Bizkaiko hiriburuan, open technologies-etako profesional nabarienak, transformazio digitala, zibersegurtasuna eta Gauzen Interneta (IoT) bezalako alorretan biltzea du helburu.

 

Ekitaldiak, teknologia libreen eta negozio eredu berrien azken aurrerapenak erakusteko baita industria, finantza sektorea edo administrazio publikoa bezalako ekonomia errealeko sektoreetan aplika adinerako aukerak aztertzeko gaitasuna duen erakusleiho bihurtu gura du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow