Ibilgailu elektrikoa etxean kargatzea, aukerarik merkeena

7 uztaila, 2016
Ibilgailua gauez konektatuz gero lortuko litzateke preziorik onena, gaueko tarifaz baliatuta

Euskal ikerketa batek ibilgailu elektrikoak birkargatzeko mekanismo desberdinak aztertu ditu

Tecnalia korporazio teknologikoko eta UPV/EHUko ikertzaileek txosten bat landu dute ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sistema desberdinak aztertuz. Ikerketa horretan ondorioztatu denez, erabiltzailearentzat aukerarik erosoena eta merkeena prozesua etxean eta gauean egitea izango litzateke.

Carlos Madina, Inmaculada Zamora eta Eduardo Zabala buru dituen ikerketa hau, Energy Policy aldizkariak argitaratutako “Ibilgailu elektrikoen birkarga-azpiegituren negozio-ereduak ebaluatzeko metodologia” izenburuko artikuluan jaso da.

Ikerketaren arabera, preziorik onena ibilgailua gauez konektatuz gero lortuko litzateke, gaueko tarifaz baliatuta.

Ikerketak hiru birkarga-mota aztertu ditu: etxeko birkargak, autopistetako birkarga azkarrerako azpiegiturak eta merkataritza-guneak eta hiriko aparkalekuak bezalako intereseko guneetan dauden birkarga-guneak.

Autopistetako birkarga-guneetan, ordu erdi baino gutxiago behar da prozesua osatzeko, eta ondorioz, ohiko ibilgailu elektrikoak daukan 100-150 km inguruko autonomiatik gorako ibilbideak egin ahal izango lirateke. Alabaina, aukera hau garestiegia da.

Intereseko guneetan, birkargak bidaiariak erosketak egiten edo film bat ikusten duten bitartean egiteko aukera egongo litzateke, baina honek ere kostu handiagoa izango luke.

Pixkanaka-pixkanaka, erosleek gero eta ibilgailu elektriko gehiago erosten dituzte, eta errealitate honi aurre egiteko, konpainiak birkarga-azpiegiturak sortzeko prestatzen ari dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow