Bilbo teknologia libreen epizentrotzat indartu da nazioarteko jarduera berri batez

30 November, 2017
ESLE elkarteak eta CEBIT azokak sinatutako akordioari esker antolatuko da ekitaldia

Bizkaiko hiriburua Librecon powered by CEBIT foroaren egoitza izango da 2018ko azaroan

 

Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteak (ESLE) eta berrikuntza teknologikoaren arloko munduko topaketa nagusitzat jotzen den CEBIT azokak sinatutako akordioari esker, Bilbon antolatuko da datorren urtean Librecon powered by CEBIT deritzon teknologia libreen eta ezagutza irekiaren foroa. Aliantza honek Bizkaia Europa hegoaldeko open sourceko teknologien epizentrotzat bultzatzen lagunduko du.

 

Librecon powered by CEBIT ekimena, Librecon biltzarra Bilbon 2014an eta 2016an sustatu zuen ESLE elkarteak eta CEBIT bezalako kongresu eta azoka profesionalak antolatzen dituen Deutsche Messe erakunde alemaniarrak izenpetutako hitzarmenaren emaitza da.

 

Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian egingo den datorren urteko edizioaz gain, bi erakundeek 2020ko azaroan beste jarduera bat antolatzeko konpromisoa hartu dute.

 

Bat-egitea gaur goizean sinatu dute Eneko Astigarraga ESLEko presidenteak eta Marious Felzmann CEBITeko presidenteordeak, eta bertan izan dira, besteak beste, David Olmos ASOLIFeko presidentea, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia eta Aitor Cobanera SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria.

 

Librecon powered by CEBIT topaketa 2018ko azaroaren 21 eta 22an egingo da, eta aurreko edizioen gaineko jauzi kualitatiboa eginez, teknologia librearen esparruko erakusleihoa izatea du helburu.

 

Horrez gain, ekitaldia ezagutzaren demokratizazioa eta kultura irekia sustatzen lagunduko duen trukerako foroa izatea lortu da.

 

 

Librecon powered by CEBIT foroaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow