Big Data teknologiak, medikuntza pertsonalizatuan aurrera egiteko

12 martxoa, 2018
Teknologia berrien aplikazioak onurak ekar ditzake osasunaren esparrura ere

Ibermaticako I+G+b unitatea, Biocruces, Osasun Ikerkuntza Institutua eta Tecnalia, azken aurrerapen teknologiak, gaixotasunen tratamendu pertsonalizatuan txertatzea xede duen ikerkuntza proiektuan lanean ari dira.

 

Teknologia berriek, iraultza ekarri dute garraioa edo industria fabrikazioa bezalako alorretara, baina bere aplikazioak onurak ere ekar ditzake osasunaren esparrura.

 

Ibermatica euskal enpresako I+G+b unitatea den i3B institutuak, osasun ikerkuntzarako Biocruces zentroak eta Tecnalia korporazio teknologikoak bat egin dute Deepos proiektuaren hots, Big Data teknologiak erabilita, osasun tratamenduaren pertsonalizazioaren esparruan aurrera egiteko xedea duen egitasmoaren garapenean.

 

I3B-ren komunikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza babesteko duen Elkartek programak finantzatutako proiektuak, Big Data osasun sektorera hurbiltzen dituzten ezagutza, teknologia eta erremintak garatzeko bidean aurrera pausu bat ematea suposatzen du.

 

Zehazki, Deepos-ek, gaixo baten eta pairatzen duen gaixotasunaren inguruko informazio osoaren erabilera egokia bermatuko duen datuen analisi eredu aurreratu bat garatzea du helburu, kasu bakoitzeko behar zehatzeei egokitutako erabakiak hartu ahal izateko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow