Bidaia interaktiboa Bilboko Portuan zehar, komunikazio teknologiei esker

4 apirila, 2018
Museoko interpretazio zentro berriak Bilboko portuaren jarduera ezagutzeko aukera emango du

Virtualware, Ortzadar eta Telesonic enpresek Bilboko Itsas Museoko interpretazio zentro berrirako softwarea eta ikusentzunezko soluzioak diseinatu dituzte

Bilboko Portura sartu eta bertatik irteten diren produktuen merkataritza-ibilbideetan zehar egindako bidaia bat berregitea, instalazio horietan lan egiten duten profesionalen jarduera ulertzea eta zamalanetako prozesuak hobeto ezagutzea dira Bilboko Itsas Museoko ikusentzunezko interpretazio zentro berriak eskaintzen dituen aukeretako batzuk. Gune interaktibo hau Virtualware, Ortzadar eta Telesonic euskal enpresek garatutako teknologiei esker gauzatu ahal izan da.

 

Interpretazio zentro berria portuko jarduerak era atseginean ezagutzera ematea helburu duen instalazio dibulgatiboa da. Horretarako, maketa fisiko baten gainean proiektatutako bideo batek instalazioaren bilakaera historikoa erakusten du, eta horrez gain, merkataritza-ibilbideen mapa interaktiboa eta era askotako heziketa-jokoak eskaintzen dizkio bisitariari, beste hainbat alternatibarekin batera.

 

Proiektu honetan, teknologia immersibo eta interaktiboen garapenean espezializatuta dagoen Virtualware euskal enpresak neurrira egindako material interaktiboen horniketa egin du. Gainera, 418 metro koadro inguruko azalera duen areto honetan, Telesonicen ikusentzunezko soluzioak eta Ortzadarrek diseinatutako kontzeptualizazioa eta museografia bildu dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow