Nanozientzia dibulgatzeko jaialdi bat abiatu da Donostian

4 apirila, 2016
10ALaMenos9 hilaren 9ra arte luzatuko da

Nanozientziaren aurrerapenak ireki dituen ikerketa-esparruen artean, erresistentzia eta arintasun handiagoko material berriak lortzea edota albo-ondorioak eragiten ez dituzten tratamenduak garatzea nabarmen daitezke, besteak beste. Testuinguru honetan antolatu da 10ALaMenos9 dibulgazio zientifikoko jaialdia. Herritarrei eskala nanometrikoaren ezaugarriak azaldu eta zientzia eta teknologiaren aurrerapenari begira eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea dira, gaurtik aurrera, ekimen honen bidez lortu nahi diren helburuak.

Hitzordua hilaren 9ra arte luzatuko da Donostian, Zaragozan, Bartzelonan eta UABek Cerdanyola del Vallès herrian duen unibertsitate-campusean.

Jaialdia antolatu duten unibertsitate, erakunde eta entitate zientifikoen artean, nanozientzien arloan diharduen CIC nanoGUNE euskal ikerketa zentroa nabarmendu behar da.

Jaialdirako prestatu den programazio zabalaren barruan, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, foroak, lehiaketak eta bisitak egiteko ate irekien jardunaldiak antolatuko dira.

Nanometroa metroaren mila milioirena da (10-9, 10 ber minus 9). Nanoeskalaren dibulgazioa sustatu eta garapen zientifikoak eskaintzen dituen abantailak zabaltzea da lehenengo aldiz antolatu den jaialdi honen helburu nagusia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow