Arantxa Tapiak hasiera eman dio BECeko Industria Asteari

26 May, 2015

Erakunde guztiek industria-politika bera babestuko duten uste osoa du sailburuak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diola industriaren aldeko politikak bultzatzeko bere eskaintzari, eta sinetsita dago hemendik aurrera apustu hori «argia eta erabakia» izango dela erakunde guztien aldetik.  Tapiak eman dio hasiera gaur eguerdian Industria Asteari Bilboko BECen (Bilbao Exhibition Centre). Bertan bost industria-azoka izango dira aldi berean maiatzaren 29ra arte.

Tapiak azaldu du Euskadi aurrera egiten ari dela Industrial 4.0-rantz, tradiziozko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak batuta. Jaurlaritzak bultzatzen duen industria-politikaren ardatza balio erantsi gero eta handiagoa eta bereiziagoa duten produktuak eta zerbitzuak lortzea da. Horertarako, 2015erako aurrekontuak % 7 egin du gora eta 133,6 milioi eurora iritsi da. Sailburuak nabarmendu duenez, beste gakoetako bat «nazioarteko erreferente» izatea da, eta ziurttu du Euskadi oso ondo posizionatuta dagoela Bruselan, Alemanian eta Suedian.

Euskadi, industriaren erakusleiho

Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du BEC erakuslehio bikaina dala Euskadiko industriarentzat. Bertan erakutsiko dituzte beren produktuak 40 herrialdetatik etorritako 1.200 etxek eta guztira 25.000 bisitari izango direla aurreikusi dute.

Gaur hasi da azoka eta maiatzaren 29ra arte industriari buruzko bost azoka bilduko ditu. Gaur hasi dira Ferroforma (Industria arloko burdindegi-, brikolaje- eta hornikuntza- azoka), Subcontratación (Fabrikazio-prozesu eta -ekipamenduen nazioarteko azoka), eta Fitmaq (Bigarren eskuko eta erabilitako makineriaren nazioarteko azoka). Bihar, aldiz, Ponpa eta Balbulen eta Mantentze Lan Industrialen azokak hasiko dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow