Ampo Poyam Valves konpainiak balbulak hornitzeko kontratu berri bat lortu du

9 azaroa, 2017
1964. urteaz geroztik kooperatibak balio teknologiko handiko balbulak ekoizten ditu

Euskal enpresak bola-balbula kriogenikoak diseinatu eta fabrikatuko ditu Norvegiako zamaontzi baterako

 

Balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarrak likidotutako gas naturala (GNL) garraiatuko duen Norvegiako zamaontzi baterako balbula kriogenikoak hornitzeko kontratu berri baten esleipena lortu du.

 

Euskal enpresaren ekipoez baliatuko den kargaontzia Knutsen Oas Shipping konpainia norvegiarrarena da, eta Hego Korean eraikitzen ari da gaur egun Hyundai Heavy Industries ingeniaritza-enpresa hegokorearra.

 

Zehazkiago esanda, egoitza Gipuzkoako Idiazabal herrian duen konpainiak bere gain hartu du, likidotutako gas naturala itsasontzira sartzeko hodietan instalatu beharreko 2.500 librako bola-balbula kriogenikoak diseinatu eta fabrikatzeko ardura.

 

Bola-balbulak zigilatze ezin hobea behar den egoeretan erabili ohi dira; adibidez, hodiak lotzeko isolamendu nahiz blokeatze-aplikazioetan. Kasu honetan, LGAaren garraiontzia gas/dieselezko injekzio-motorrez hornituta dago, eta ondorioz, presio altuak jasateko moduko balbulak behar ditu.

 

1964. urteaz geroztik, Ampo Poyam Valves kooperatibak balio teknologiko handiko balbulak ekoizten ditu likidotutako gas naturalaren (LGN) eta likidotutako petrolio-gasaren (LPG) mundu mailako horniketa-katerako.

 

Berrikuntza Ampo Poyam Valves konpainian

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow