Adituek eta enpresek 3D inprimaketako azken teknikak aztertuko dituzte

2 February, 2016

Inprimaketa digitaleko azken teknikak ekoizpen-sistemara hurbiltzeko asmoz, Euskadiko garrantzi handiko enpresa teknologikoek ezagutza partekatuko dute Irunen, fabrikazio aurreratuari zuzendutako material eta ekipamenduen arloko azken aurrerapenak zabaltzeko antolatuko den jardunaldi profesional batez.

3D Inprimaketa eta Alderantzizko Ingeniaritza izenburuko saio honek Píxel Sistemas, Sariki Metrología, Tumaker, Optimus 3D eta beste hainbat konpainia teknologiko nabarmen izango ditu partaide.

Bidasoa Goi-Mailako Lanbide-Heziketako Institutuan antolatuko den ekitaldi honen bidez, lanbide-heziketako ikastetxeekin eta garapen-agentziekin batera 3D inprimaketako teknologia enpresa-ehunean txertatzea xede duen i3D Ekosistema delako ekimena aurkeztuko da.

Ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuru eta José Antonio Santano Irungo alkatea ere izango dira, beste hainbat agintarirekin batera.

Eusko Jaurlaritzaren babespean antolatutako jardunaldi honen amaieran, informazio eta komunikazioen arloko azken teknologietan oinarritutako fabrikazio-teknika berriei buruzko ikuspuntuak trukatzeko solasaldia egingo da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow