20 euroko billete berriek Pasabanen teknologia erabiltzen dute

4 January, 2016

Azaroan han-hemenka banatzen hasi ziren 20 euroko billete berrietan, Pasaban enpresa gipuzkoarrak garatutako laser teknologia erabili dute faltsifikazioen aurkako segurtasun-elementuak txertatzeko.

Paperaren manipulazio-industriarako teknologien diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako konpainia honek billeteetan segurtasun-elementuak aplikatzeko soluzioen garapenean jardun du. Elementu horien artekoa dugu, erretratu bat bistaratzen duen holograma, billeteko leiho batean txertatutakoa.

Prozesuan eskatutako zorroztasun eta doitasun baldintza guztiak betetzeko, Pasabanek laser bidezko zulatze-teknologia bat eta beroko estanpazio-prozesu bat erabili ditu, Tolosako enpresak adierazi duenez.

Carl-Ludwig Thiele Alemaniako Banku Zentraleko Gobernu Kontseiluko kideak esan duenez, billete berriak moneta-paperako “teknologiaren aurrerapauso berri bat” ekarri du.

Pasabanek 120 langile ditu, eta paper-industriarako makina ebakitzaileak, bobinatzaileak eta paketatzaileak diseinatu eta fabrikatzeaz gain, sistema elektroniko propioak ere garatzen ditu doitasun handiko eragintzak lortzeko.

Pasaban teknologiak

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow