WordCamp-ek WordPressi buruzko azken nobedadeak dakartza

4 May, 2017

Hitzaldiak eta jarduera praktikoak eskainiko dira hiru egunetan zehar.

Erabiltzaileen tokiko komunitateak antolatu du topaketa.

 

Datorren maiatzaren 12an hasiko dira WordCamp Bilbao hitzaldiak. WordCamp Bilbao ekitaldiak WordPressi buruzko hitzaldi eta tailer praktikoak ostatatuko ditu hiru egunetan. Erabiltzaileen tokiko komunitateak boluntarioki antolatu ditu jardunaldiak WordPress Fundazioaren laguntzaz, eta helburutzat dute ezagutzera ematea munduko CMS ezagunenaren joera berriak eta aukerak.

 

Topaketan tokiko, Estatuko eta nazioarteko hizlariek parte hartuko dute, zeintzuek ezagutzera emango dituzten edukiak kudeatzeko sistema horren azken nobedadeak eta tresna horrekin sortu daitezkeen proiektuak. Topaketan antolatutako hogeita hamar hitzaldi eta tailerrak hainbat arlotako profilei zuzendurik daude: diseinu grafikoa, softwarearen garapena eta informatika, marketin digitala, kazetaritza eta edukien sorkuntza. Antolatzaileen asmoa da topaketarako gune informal bat eskaintzea ezagutzak trukatzeko eta sare profesionalak sortzeko.

 

WordCamp Bilbao ekitaldiaren programak bere baitan hartzen ditu hitzaldien aldi bereko bi track eta tailerren hirugarren bloke bat. Lehenengo eguneko hitzaldiak euskaraz izango dira, eta hizlari arituko dira: PuntuEUS Fundazioko Manex Garaio, zeinak hizpide hartuko baitu lengoaia anitzeko proiektuen garapena WordPressekin; Ainhoa Iribar, Enpresa Zientzietako aditua, esparru digitalari buruzko oinarrizko legeriari buruz mintzatuko dena; eta, besteak beste, Mikel Olatz diseinatzaile grafikoa.

 

Maiatzaren 13an, larunbatean, hitzaldien egitarau zabala eskainiko da eta aditu zenbaitek parte hartuko dute: hala nola, software ingeniari Julka Grodelek (AddThis), edukien marketineko aditu Ynoti Tzuk-ek edo Pascal Birchel garatzaileak. Azkenik, igandean, komunitateko kideek parte hartuko dute. Topaketa Bilboko “Gran Hotel Bilbao”n izango da Bilboko WordPress-ek antolaturik eta Bizkaia Enpresa Digitalaren koordinaziopean.

 

WordCamp Bilbao 2017

Erlazionatutako artikuluak