Hiru enpresek plataforma digital bat sortu dute Euskadin industria enpresa txiki eta ertainentzat

9 November, 2016

Sarenet, Irontec eta Biotermiak-ek garatutako erreminta, fabrikazio prozesuei erantsitako balioa eskaintzeko diseinatuta dago

 

Sarenet, Irontec eta Biotermiak enpresek elkartea eratu dute, gauzen internetean oinarritutako (IoT, ingelerazko bere siglen arabera) eta industria enpresa txiki eta ertainei bideratutako plataforma bat garatzeko. 4.0 Industriak suposatzen duen paradigma berrian kokatuta, osorik Euskadin garatutako erremintak, bezeroen ekoizpen prozesu eta negozio ustiapenei erantsitako balioa eskaini nahi du.

 

Industria prozesuetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien aplikazioan oinarritutako 4.0 Industriak, gauzen interneta bezalako soluzio aurreratuak dakartza berarekin eta ohiko industria prozesu eta sistemak erabat eraldatzen ari da, baita bere produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko modua ere.

 

Euskal partzuergoak garatutako IoT Cloud deituriko plataformak, industria esparruko protokolo guztietarako euskarria eskaintzen du eta datu bolumen handien kudeaketa ahalbidetzen du. Proposamen integralak, hasiera bateko aholkularitza teknikoan hasi eta ondorengo euskarri eta mantentze lanak arte barne hartzen ditu.

 

Ezohizko egoeratarako jakinarazpen eta kudeaketa sistema bat duen plataformak, balore maila egokiak eta instalazioen arteko gurutzatutako eta erlazionatutako datuak   ezartzeko gaitasuna du. Horrez gain, baloreak eskalaren araberako grafikoetan ikusteko, eta aldagai edo parametro berriak, datu- bilketa gailuak eta instalakuntzak hornitzeko aukera eskaintzen du.

 

Enpresak igorritako komunikatu baten arabera, teknologia ireki eta software librean oinarritutako soluzioetan osatutako plataformak, lau euskarri handitan funtsatzen ditu bere gakoak: erabilera erraza, eskalagarritasuna, kanpo sistemen integrazioa eta moldakortasuna.

 

4.0 Industriaren aurrerakada, apustu estrategikoa da Euskadin, non aurki, Basque Industry 4.0 ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo den. Datorren azaroaren 16an Donostiako Kursaal Jauregian egingo den jardunaldiak, euskal industriaren topaleku bihurtu eta Laugarren Industria- Iraultzak planteatzen dituen aukera berrien inguruko hartu-emanen foro izatea gura du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow