Soka, euskal dantzak sustatzeko aplikazio mugikorra

8 September, 2016

App berria Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak euskal dantza tradizionalen transmisioa errazteko landu duten proiektu baten barruan sortu da.

 

Euskal dantzak gizartean bultzatzeko asmoz, Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irontec software libreko enpresa bilbotarrak garatutako Soka aplikazioa zabaldu dute. Aplikazioak euskal folklorearen barruan oinarrizkoa den diziplina honen inguruko hainbat eduki eskaintzen ditu, era didaktiko, atsegin eta dibertigarrian antolatuta.

 

Proiektu honetan elkarrekin lan egin duten eragileek helburua osorik beteko den itxaropena dute, aplikazioaren interfaze intuitiboari esker, edukien izaera didaktikoari esker eta app-ek smartphoneetan eta tabletetan hedatzeko duten gaitasunari esker.

 

Sokako edukiak bi atal nagusiren arabera antolatuta daude: galde-erantzunen joko bat, bereziki gazteei eta familiei zuzendutakoa, eta euskal folklorearekin lotutako ekitaldien egutegia. Aplikazioak Euskal Kulturaren Erakundeak 2015ean ekoitzitako “Soka, Euskal Dantzaren Urratsean” herriz herriko erakusketa izan du inspirazio-iturri.

 

Soka doan eskura daiteke dagoeneko Android gailuetarako nahiz Apple-ren iOSerako.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow