Sarenet-ek Gauzen Internet-aren aldeko apustua areagotuko du

6 June, 2017

Bizkaiko operadoreak data center berri bat irekiko du Zamudion, Bizkaian, Bartzelonan eta Madrilen jada dituenetara batuko zaiena

 

Enpresentzako ahots eta datu operadore Sarenet-ek, Gauzen Internetan (ingelesezko IoT siglak) oinarritutako interkonexioaren aldeko apustu estrategikoa areagotuko du, teknologia hauetan oinarritutako euskal konpainiaren soluzioak barne hartzera bideratutako Zamudioko Parke Teknologikoan datu- zentro berri bat martxan jarrita.

 

Gauzen Interneta, 4.0 Industriaren paradigma berrian kokatzen den kontzeptua da eta objektuek internetekin duten interkonexio digitalean oinarritutako teknologiei aipamena egiten die. Bere aplikazioak, sareko datuen trafikoak gora egitea dakar eta hori dela eta, datu-zentroek egoera berrira egokitu beharra daukate, informazio osoa asimilatzeko.

 

Industria- ETEra bideratutako Sarenet-en instalakuntza berria, enpresak Bizkaian, Madrilen eta Bartzelonan dituen lau Data Center-etara batzen da. Azpiegiturak, IoT soluzioetara dedikatutako Big Data aplikazioetarako berariazko plataforma bat izango du.

 

Sarenet-en iritziz, hazkunderako segmentuetako bat, komunikazioetara kudeatu eta segurizatutako eta industria- ETE-n ahokalekurako IoT azpiegitura bat prest izatean oinarritzen da. Konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, hauxe da, enpresak aintzat hartu izan duen arrazoietako bat instalakuntza berria martxan jartzeko.

 

Bestalde, Sarenet-ek, bere zuntz optikoaren eskaintzaren estaldura zabalduko duela iragarri du. Enpresak, 3G/4G automatikoaren babesa duen 300 Mb simetriko arteko zuntz segurua eskainiko du Estatu espainiarreko 32 probintziatan urte honen amaierarako. Fidagarritasun eta abiadura handiko enpresa- komunikazioak eskaintzera bideratutako konexioa da hau.

 

Halaber enpresak, bere soluzioen komertzializazioa bitartekoen bitartez areagotuko du, gutxi gorabehera orain dela urte bete martxan jarritako estrategia eta, oharrak gaineratzen duen bezala, harrera izan duena.

 

Egun Sarenet-ek 141 partner ditu eta 300 bazkideko sare bat sortzeko asmoa du, 2018 urte bukaerarako, fakturazioaren %30a bitartekoen bitartez lortzeko asmoz. Euskal konpainiak bere diru sarrerak aurten %10 handitzea aurreikusten du, 2016an lortutako 18 milioi euroekin alderatuta.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow