Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2017 Digitalizazioa Ekintzailetza

Sabbatic aplikazioak automatikoki kudeatzen ditu enpresako gastuak

Sistema horrekin BIH araua betetzen da.

Sistema horrekin BIH araua betetzen da.

Zeregin neketsua da tiketak eta fakturak kontabilizatu eta kudeatzea, baina Sabbatic aplikazioarekin bukatu da hori, ikusmen eta adimen artifizialean oinarritutako sistema bat baliatzen baitu horretarako. Sistema horrek paperean dagoen edozein informazio digitalizatzen eta kontrolatzen du; datu garrantzitsuak identifikatu eta erauzten ditu eta automatikoki sartzen ditu enpresako kudeaketa softwarean. Nahikoa da argazki bat ateratzea, ez dago zenbaki bat bera ere tekleatu beharrik.

 

Hiru euskal ekintzailek bultzatu dute proiektua, Paul San Sebastián, Arkaitz Bastida eta Oier Marigilek hain zuzen, eta Estatuko Ogasunak eta Foru Ogasunek homologatu dute. “Sabbatic sistemak automatikoki erauzten du tiket eta fakturen informazio guztia. Baina gainera, homologatuta dagoenez, papera birziklatu egin daiteke, digitalizatutako dokumentuak jatorrizkoen balio legal berbera duelako”, azaldu du Paul San Sebastiánek, Sabbatic ekimeneko negozio garapeneko arduradunak.

 

Ekimena 2013an jarri zen martxan, eta lehen 3 urteetan lantaldearen zeregin bakarra izan zen teknologia propioa garatzea, Ibermática, Vicomtech eta Tecnalia izan zituztelarik ondoan bazkide teknologiko gisa. “Apustu argia egin dugu irakurketa sendo eta fidagarria eskaintzen duen teknologia bat lortzeko, eta geuk garatu dugunez, aukera izan dugu tresna sinple eta usagarria sortzeko” azaldu du Paul San Sebastiánek, “bestalde, geurea da langile mugikorrentzat nahiz bulegoan daudenentzat erantzun bat eskaintzen duen merkatuko konponbide bakarra”.

 

Bateragarria da Berehalako Informazio Hornikuntzarekin

 

Datorren urtarrilean indarrean sartuko da SII (Berehalako Informazio Hornikuntza) arau berria, zeinak eskatzen baitu Ogasunari telematikoki igortzeko BEZaren Erregistro Liburuetako operazio guztiak. Estatuan uztailean jarri zen martxan neurri hori eta bakarrik bete behar dute urtean 6 milioi eurotik gorako operazio bolumena duten enpresek edo BEZaren Hileroko Itzulketa Erregistroan inskribatuta daudenek, eta helburutzat dauka gardentasun handiagoa lortzea. Sabbatic aplikazioak automatikoki digitalizatzen ditu datuak, beraz, BIH egiteko nahikoa da sortutako informazio hori Ogasunera bidaltzea.

 

Enpresak hainbat lorpen izan ditu -hala nola, BIH onartzea, urte hasieran lehen finantzaketa erronda bat eskuratzea eta Startinnova lehiaketan lehen saria irabaztea- eta horiek guztiak lagungarri izan dira pixkanaka enpresa handitzeko. Gaur egun, Sabbatic aplikazioa merkaturatze-fasean murgilduta dago, eta datorren urtean zabaltzen jarraitu nahi dute Estatu mailan, posizio hori sendotutakoan nazioarteko merkatura jauzi egiteko.

 

Sabbatic

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak