Rol joko bat, mundu errealeko erronkei aurre egiten laguntzeko

22 September, 2015

SmileUrbo jokoaren eszenatokia herri txiki bat da, garapen bidean dagoen herrialde batean dago eta arazoak pilatzen zaizkio. Langabeziaren ondorioz gazteek ez dute etorkizunerako itxaropenik eta beste hiri batzuetara joaten dira; kutsadurak kalte larria eragin du nekazaritzan, eta bizi baldintza txarrek haurren hilkortasuna handitu dute. Egun batean, ordea, inbertitzaile bat dator, eta erabakitzen du lurrak erostea hotel bat eraikitzeko.

SmileUrbo partida bakoitzean zortzi jokalari daude eta bakoitzak herriko pertsonaia baten papera jokatu behar du: nekazaria, eskolako zuzendaria, merkatuaren jabea edo inbertitzailea adibidez. Jokoaren erronka da jarrera desberdinen arteko akordioak lortzea, jokalari bakoitzak bere interesak defendatu behar dituelako, baina gainerakoekin erabakiak adostuz herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Erabakiak hartu ahala, ekintzen emaitzak Interneten kontsultatu daitezke, denbora errealean ezagutzeko ekintza horiek duten eragina hainbat adierazletan, esaterako enpleguan, bizi-kalitatean, ingurumenean eta elikadura subiranotasunean.

SmileUrbo jokoa irabazi asmorik gabeko SmileMundo antolakundearen proiektu bat da. Gazte katalan eta poloniarrez osatutako talde batek garatu du jokoa ikerketa akademikoetan oinarriturik eta Universitat Oberta de Catalunya eta Universidad de Girona erakundeen laguntzarekin. Jokoaren helburua da eztabaida eta gogoeta sustatzea eszenatoki simulatu batetik abiatuta, baina antzekotasun asko izan ditzake ia mundu osoan ditugun arazoekin, besteak beste, hauekin: langabezia, ingurumena kaltetzea edota produkzio sektore bakarrarekiko menpekotasun ekonomikoa. Jokoaren gakoa da akordioak adostea konponbide onena lortzeko.

SmileUrbo izan zen Youth Award World Summit sariketaren 2014ko edizioko 18 proiektu irabazleetako bat. Sariketa horretan 140tik gora herrialdetako 1.900 ekimen inguru aurkeztu ziren. Lehiaketa hori beraizik zuzendurik dago Milurtekorako Garapeneko Helburuetarantz (ONUk adostutakoak) aurrera egiteko teknologia digitalak darabiltzaten gazteen proiektuei.

SmileUrbo

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow