Pasaban-ek bere makinen gorabeheren 85a online asistentziaren bitartez konpontzen ditu

23 May, 2017

Online asistentziak beharrezkoak ez diren geldialdi tarteak saihestu eta mantentze kostuak nabarmen murrizten ditu

Sarearen bitartezko asistentzia, euskal enpresaren bezeroek gehien eskatzen duten saldu osteko zerbitzua da

 

Paperaren manipulazioaren industriarentzat diseinu eta fabrikazio teknologietan espezializatutako Gipuzkoako Pasaban enpresak, ekoizten dituen ekipoetan sortzen diren gorabeheren %85a online asistentziaren bitartez, hots, konpainiaren bezeroek gehien eskatzen duten saldu osteko zerbitzuaren bitartez konpontzen ditu.

 

Sarearen bitartezko asistentzia, fabrikatzailearen ekipoak dituzten enpresentzako “soluzio eraginkorrena” da, izan ere mantentze lanak optimizatzeko aukera ematen eta erantzun azkarrak eskaintzen baititu, informatzen du Tolosan egoitza duen enpresak.

 

“Beharrezkoak ez diren geldialdi tarteak saihestu eta mantentze kostuak nabarmen murrizten ditu. Gure makinetan sortzen diren gorabeheren %85a, online konexioaren bitartez konpontzen ditugu, batez ere eragingailuetan eta kontrolean sortzen diren arazoak”, dio konpainiaren ohar batek.

 

Horrez gain, asistentzia sistema hau aktibatzeak, makinaren ordenagailuan edo mantentze lanetarako gailuan interneterako konexio bat izan dezala behar da bakarrik, euskal enpresako profesionalek, urrutitik ekipoan sartu eta estaldura “azkarra, eraginkorra eta segurua” emateko aukera izan dezaten.

 

120 langile dituen Pasaban papergintzaren industriarentzako ebakitzaileak, bobinatzeko makinak eta paketatzaileak diseinatzean eta fabrikatzean dihardu eta doitasun handiko eragingailuentzako sistema elektronikoak garatzen ditu.

 

 

Pasaban konpainiaren bideo korporatiboa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow