Legaltech: teknologiak goitik behera aldatzen ari dira sektore juridikoa

9 May, 2017

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du Orona-Ideon joera hori ezagutzera emateko.

 

Legaltech kontzeptua zabaldu egin da azken urteotan, bai AEBetan eta bai Europako hainbat herrialdetan, eta esan nahi du lege sektorea aldatzen ari dela teknologia digitalak erabiliz zerbitzu legalak eskaintzeko. Beste esparru askotan bezala, hemen ere Internet eta IKTak goitik behera aldatzen ari dira aholkularitza juridiko eta legala emateko zerbitzuak, negozio-eredu eta merkatu-nitxo berriak agertu direlako.

 

SPRI Taldeak Legaltech eta startup juridikoen nazioarteko kongresua tailerra antolatu du maiatzaren 18an, Hernanin, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez. Jardunaldi horretan ezagutzera emango da joera hori, eta berekin dakartzan aukera eta erronkak aurkeztuko dira. Erakundeen aldetik, topaketan presente egongo da Aitor Cobanera, Spriko Teknologi eta Berrikuntza arloko zuzendaria.

 

Kongresuaren lehen zatian Legaltechen ezaugarri garrantzitsuenak azalduko dira. Legaltechen bidez software eta onlineko zerbitzu batzuk sortu dira, zeintzuen bidez ez baita zertan beti presentzialki joan sektore juridikora; bestalde, software eta onlineko zerbitzu horiek aukera ematen dute tramiteak eta lege arloko profesionalen zereginen kudeaketa azkartzeko eta abokatu eta bezeroen arteko komunikazio-modua aldatzeko. Horrelako zerbitzuen abantaila garrantzitsuenak dira profesionalek eta erabiltzaileek denbora aurrezten dutela eta lege prozesuen kostuak murriztu egiten direla.

 

Kongresuko egitarauan parte hartuko dute negozio-ildo horiek aztertzen ari diren eta dagoeneko ondo finkatuta dauden abokatu bulegoek eta sortu berriak diren startup zenbaitek. Hitzaldietan presente egongo dira nazioarteko esperientziak, hala nola: Legal Geek, Erresuma Batuko Legaltechen komunitate handiena, Parisko Abokatuen Elkargoko Incubateur haztegia eta Artificial Lawyer, lege arloko konpainientzako Erresuma Batuko aholkularitza bat, adimen artifizialean espezializatuta dagoena.

 

Legaltech Nazioarteko Kongresua gai horri buruzko Estatuko lehenengo topaketa da eta beraizik zuzendurik dago lege sektoreko profesionalei, abokatuen bulegoei, konpainia juridikoei eta aholkulariei eta legearen eta teknologien esparruen konbinaketan espezializatu nahi duten enpresei.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow