Indusmedia, onlineko marketinaren potentzialari buruzko foroa

10 October, 2017

Jardunaldi horretan industria arloko enpresen esperientziak partekatuko dira.

 

Gaur egun, ukaezina da Internet aukera bikaina dela enpresentzat, Interneten bidez komunikazio- eta salmenta-kanal berriak ireki ditzaketelako. Sare sozialek erabat aldatu dute enpresek bezero, hornitzaile eta oro har hiritarrekin harremantzeko duten modua, eta aldaketa hori industria arloko enpresetara ere iritsi da.

 

Datorren urriaren 24an egingo da Indusmedia topaketa, esperientziak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko onlineko marketinerako jauzia egin duten sektoreko enpresen artean. SPRI Taldeak Garaia Enpresa Digitalaren bitartez sustatzen du jardunaldi hori, aurten bere zazpigarren edizioa beteko duena, eta Hernaniko Ideo-Oronan egingo da.

 

Aurreko urteetan bezala, ekitaldia hiru bloketan banatzen da: lehenengoan, onlineko marketineko hitzaldiak eskainiko dira profesionalen eskutik; bigarrenean, euskal enpresa industrialen kasu arrakastatsuak aztertuko dira; eta, hirugarrenean, gune bat antolatuko da tailer praktikoak egiteko. Topaketaren azken helburua da foro bat antolatzea elkarrekiko ikaskuntza sustatzeko eta, bide horretatik, sektoreko enpresei onlineko marketineko estrategiak barneratzen laguntzeko.

 

Egitarauaren barruan hitzaldi hauek antolatu dira: Eduardo Lorenzoren “Zentzua duten markak, etorkizuna duten markak” eta Mª José Chacónen “SEO enpresa industrialentzat”. Tesa, Ikusi eta Couth enpresek hizpide hartuko dituzte komunikazio arloko estrategia digitalak aplikatzean izandako esperientzia praktikoak eta, bukatzeko, aldi bereko hiru tailer egingo dira, gai hauek ardatz harturik: multimedia edukiak sortzea sare sozialetan, zibersegurtasuna eta LinkedIn enpresentzat.

 

Indusmedia jardunaldia doakoa da, eta beraizik zuzentzen zaie sektoreko marketin digitaleko estrategiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten enpresa industrialetako negozio eta komunikazio arloetako arduradunei.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow