Hainbat tresna jakiteko zer den open data eta nola atera probetxu handiena

7 April, 2016

European Data Portal atariak e-learning programa bat eskaintzen du datu irekien munduan sartzeko.

Europako Erkidegoaren plataforma berriarekin batera onlineko ikastaro bat sortu da, open data zer den jakin nahi duten guztientzat. Bertan ikasiko dute zergatik den hain garrantzitsua garapen ekonomikorako eta gardentasuna lortzeko, nola askatu daitezkeen datuak eta nola atera dakiekeen probetxurik handiena. e-learning programak 13 modulu sinple dauzka, eta norbanakoentzat, enpresentzat nahiz administrazio publikoentzat pentsatua dago.

Ikastaroak ikasgai laburrak izango ditu, oinarrizko kontzeptuetatik hasita: hala nola, zer diren datu irekiak eta nolako berrikuntza aukerak eskaintzen dizkien enpresei, gobernuei nahiz gizarteari. Moduluetan hainbat gai landuko dira, adibidez, lizentzia mota desberdinak edota datu multzoen formatuak eta kalitate mailak. Azkenik, tresnak ere eskainiko dira open data ekimenen arrakasta neurtzeko, datu multzoak garbitzeko eta Sarean dauden ezkutuko datuak detektatzeko.

Pirámide de los datos al conocimiento.

Datuetatik ezagutzarako piramidea, European Data Portal.

 

Programaren helburu nagusia da gizarteko esparru guztiei ikusaraztea zein garrantzitsua den open data eta, baita ere, arduradun publikoak eta enpresak animatzea beren datuak askatu eta berrerabil ditzaten. Gainera, plataformak material lagungarriak eskaintzen ditu, baliagarri izan daitezkeenak prestakuntza saioak, topaketak edo tailerrak antolatzeko; badaude baita ere ariketak, grafikoak eta hainbat herrialdetan martxan jarritako jardunbide egokietarako estekak.

Europako Batzordeak aurtengo otsailean jarri zuen martxan European Data Portal, eta 34 herrialde baino gehiagotako 240.000tik gora datu-multzo eskaintzen ditu. Europako Batzordeak estrategia bat sortu du datu irekien erabilera bultzatzeko, eta plataforma hori estrategia horren barruan kokatzen da. Izan ere, datu irekien merkatuak zuzeneko 25.000 lanpostu berri inguru eta 300.000 milioi eurotik gora sortuko ditu 2016 eta 2020 artean.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow