LKS-k enpresentzako konponbide teknologikoak indartu ditu Google for Work-ekin

10 June, 2015

Mondragon Taldearen barneko LKS-teknologiako eta kudeaketako aholkularitzak aliantza bat sinatu du Google enpresarekin, Google for Work lainoko kudeaketa tresnak eskaintzeko. Zerbitzu multzo berri hau, LKS-k aholkularitza teknologikoaren esparruan eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuei gehitu zaiena,  baliagarri izango da antolakundeen barruan laneko prozesuak azkartzeko. Google for Work paketean tresna sinple eta azkarrak daude kanpo nahiz barne komunikaziorako, datu kopuru handiak kudeatzeko, lan kolaboratiborako eta maila globalean milioika antolakundek erabiltzen duten geo-kokapenerako.

LKS aholkularitzak Google Apps for Work gisako konponbideak eskainiko dizkie enpresei. Google Aps for Work lainoko kolaborazio-ingurune bat da eta eskaintzen dituen tresnen artean daude ofimatikako aplikazioak, posta elektroniko pertsonala (30Gb biltegiratzeko gaitasunarekin), bideo-konferentziak eta egutegi partekatua. Horrez gain, aukera emango du Google Cloud Platform erabiltzeko, hau da, Big Data-ren biltegiratze eta konputazio zerbitzua.

Bestalde, erraztasunak emango dizkie bezeroei tresna hauek ezartzeko: Google Maps for Work, zeinaren bidez Google Maps programaren APIetan oinarritutako aplikazioak sortu baitaitezke, kokapenaren aukerak baliatuz informazio garrantzitsua emateko eta mapa interaktiboak sortzeko; Google Search for Work, enplegatu eta bezeroei laguntzeko datu baseetan eta biltegi korporatiboetan informazioa azkar aurkitzen; eta, azkenik, Chrome eta Android for Work.

Rovio, DHL, British Airways, Allianz, Discovery Channel edo Vodafone enpresek dagoeneko erabiltzen dituzte horrelako konponbideak, aukera ematen baitute lana edozein tokitatik kudeatzeko, kontrola eta segurtasuna eskainiz bai dispositiboetan eta bai enpresako datuetan. Aliantza honi esker, LKS aholkularitzak bere lainoko konponbide eskaintza zabaldu du esparru korporatiboan, eta Google for Work gehitu dio lehendik zeukan eskaintzari (aplikazioen garapena eta azpiegitura teknologikoen nahiz baliabide espezializatuen hornikuntza).

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow