Bera, 10 minutu baino gutxiagoan Linux migrazioak egiteko software librea

28 September, 2015

PortalProgramas atariko Behatokiak software libreko Bera programa (Backup Easy & Recover Anywhere) liberatu du GPL – General Public Anywhere lizentziapean, komunitate osoak erabil dezan. Script zerbitzariko karpeta eta artxiboen eta zerbitzariaren beraren segurtasun kopiak egiten dituen tresna bat da, aukera ematen duena jatorrizko sistema azkar eta modu seguruan berrezartzeko, zerbitzariak migratzeko behar den denbora aurreztuz.

PortalProgramas atariko Behatokiak urte askoan erabili du tresna hori, eta lantaldeak dioenez, Bera erabili baino lehen “oso lan konplexua zen zerbitzari bat berrezartzea edo migratzea, dozenaka artxibo eta konfigurazio izaten dituztelako eta ordu asko behar zirelako hori guztia egiaztatzeko”.  Script tresnarekin, berriz, asko sinpletzen da prozesua, beharrezko informazio guztia jasotzen duen segurtasun kopiak egiten baititu soilik 10 minututan.

Bera softwareak aukera ematen du hainbat backup egiteko: artxiboenak, artxibo eta karpeta konfigurazioarenak eta sistemaren konfigurazioarenak: eta hala, kontrol handia eskaintzen du prozesu erabilerraz baten bidez. Script programak Linux sistemaren edozein banaketarekin funtzionatzen du. PortalProgramas atarian eskuratu daiteke, eta atari horretan dohainik kontsultatu daitezke Linux zerbitzari batean migrazioak egiteko eta backup-ak egin edo berreskuratzeko gidak.

Linux migrazioak 5 minututan

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow