Errealitate birtualaren goren maila Gipuzkoara heldu da

28 September, 2017
Formakuntza Donostian egingo da eta ikastaroak 250 ordu iraungo ditu

Cebanc Prestakuntza Zentroak eta Ludus euskal enpresak formakuntza ikastaro bat eskainiko dute azaroaren 3an hasi eta ekainaren 9ra bitartean

 

Errealitate birtuala, gorabidean dagoen disziplina da, industria, arkitektura edo osasuna bezalako alorretan txertatzeko aukeren bitartez, bere garrantzi ekonomikoa eta gizartean murgiltzeko gaitasuna handitzen ari dituena.

 

Testuinguru honetan, Cebanc Prestakuntza Zentroak, Bilboko Ludus enpresarekin elkarlanean, errealitate birtualean espezializatutako formakuntza ikastaroa eskainiko du, teknologia Berri honek eskaintzen dituen aukera desberdinetan sakontze aldera. Formakuntza, Donostian egingo da azaroaren 3an hasi eta ekainaren 9ra bitartean.

 

Prestakuntza alorrean 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Cebanc zentroak, industriara eta larrialdi zerbitzuetara egokitutako entrenamendu birtualaren sistema duen Ludus enpresarekin kolaboratzeko erabakia hartu du.

 

Ikastaroak 250 ordu iraungo ditu eta ikasleei, errealitate birtualaren diseinua eta garapena gauzatu ahal izateko ezagutza, gaitasun eta aginpideak eskaintzea du helburu.

 

Egitarauak, errealitate birtualaren historiaren baita teknologia honi etorkizunak eskainiko dizkion ekarpenen inguruko zenbait kontzeptu izango ditu. Ondoren, ikasleek, disziplina honen erabilera eta aplikazioen kasu desberdin aztertuko dituzte, bigarren fase batean, errealitate birtualaren esperientzien garapenaren alderdi teknikoagoei so egiteko asmoz: programazioa, mugimendua eta erabiltzailearen interfazeak, besteak beste.

 

Iturria: Euskadi Tecnología

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow