Ehun bat ikaslek eta profesionalek parte hartu zuten Design Faktoria sormen-maratoian

9 December, 2015

Burdinola izan zen parte hartu zuen enpresetako bat, laborategientzako konponbide integraletan espezializatutako konpainia. Enpresa bizkaitarrak sektorearen errealitatera hurbildu zituen ikasleak, eta erronka bat proposatu zien: osagarri berriak sortzea laborategiko mahaietarako, horien funtzionaltasunak zabaltzeko aukerak aztertuz. Enpresa gehiagok ere parte hartu zuten ekitaldian: Ikusi, elektronikan eta IKTetan espezializatutako konpainia; makina erremintaren sektoreko Banobat Group; Telefónica Investigación y Desarrollo; eta Travioor. Bost taldeak atsedenik gabe aritu ziren lanean ostiral arratsaldetik larunbatera, aurkeztutako erronkentzako konponbide berrien bila, Bilboko Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan.

Design Faktoriak diseinuaren erabilpena sustatzen du zerbitzu, marketin kanpaina, aplikazio eta produktu berriak sortzeko tresna gisa, zubi bat eraikiz mundu akademikoaren eta enpresen artean. Ekitaldia ESTIAk 2007an sortutako “The 24h of innovation” proiektuan inspiratuta dago.

Les 24h de l’innovation – ESTIA

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow