Decidata enpresak analitika aurreratua erabiltzen du galdera egokiei erantzuteko

9 November, 2017

Euskal startupa enpresa inguruneetarako eredu prediktiboetan espezializatuta dago.

 

“Erabakiak hartzeko prozesuak funtsezkoak dira antolakundeetan, eta gaur egun prozesu horiek gero eta konplexuagoak dira, datu kopuru izugarria kontrolatu behar delako” esan du Gonzalo Artiach-ek, Decidata enpresako bazkide fundatzaileak, “gure proiektua sortu genuen tresna berriak eman nahi genizkielako zuzendaritza-karguei erabaki hobeak hartzeko”. 2016an sortutako enpresa honek elkarrekin uztartzen ditu datuen analitika aurreratua eta negozioen funtzionamenduari buruzko ezagutza, eta horrela garatzen ditu enpresako prozesu guztiek etorkizunean izango duten portaerari buruzko aurreikuspenak.

 

Decidata enpresaren metodologiak eskatzen du lehenik eta behin galdera egokia bilatzea, enpresei arazoa detektatzen eta mugatzen laguntzeko. Hortik abiatuta, lantaldeak datuak aztertzen ditu, arazoa ulertzen laguntzeko algoritmoak garatzen ditu, ezagutza sortzen du eta etorkizuneko aurreikuspenak lortzen ditu, hasi mantenimendutik eta bezeroen portaeraraino edo prozesuen optimizazioraino. “Lehenik eta behin, enpresaren errealitatea ulertzen dugu, zuzendaritza-karguari laguntzen diogu galdera egokia formulatzen, eta horrela iristen gara galdera horren erantzunera analitika aurreratuaren bidez” adierazi du Gonzalo Artiach-ek.

 

Dedicatak parte hartu zuen ETEei zuzendutako SPRI Taldearen BIND 4.0 azelerazio programan, non Euskaltel enpresari lagundu baitzion bere bezeroei buruzko ezagutza sakontzen eta horrela zerbitzu pertsonalizatuagoak eskaintzen. Iazko urtearen amaieran, hautatua izan zen Bizkaia Open Future erronkaren barruan. Bizkaia Open Future Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak sortutako aliantza bat da, 4.0 Industriako proiektuak sustatzeko. Kasu horretan, Decidata startupak Kunak konpainiarekin bat egin zuen, konponbide bat emateko Ormazabal enpresari urruneko parke eolikoen eraldaketa zentroen mantenimenduan.

 

Iñaki Pertusak -Decidata enpresaren fundatzaileetako bat- Bilbao Tech Week topaketan parte hartuko du azaroaren 9an, non enpresa aurkeztuko baitu startup teknologikoei eskainitako mahai-inguruan.