Ezagutzen dituzu datuak babesteko arau berriak?

28 December, 2016

SPRI Taldeak ikastaro bat antolatu du Arrasaten, Gasteizen eta Donostian.

 

Europako Legebiltzarrak erreforma bat onartu du aurtengo apirilean, datuen babesari buruzko EBko araudia aro digitalaren arabera eguneratzeko. Araudi berriari esker, hiritarrek kontrol handiagoa dute beren datu pribatuen gainean, eta babes estandar handiagoak bermatzen dira Europar Batasuneko herrialde kide guztietan. Hona hemen araudi berriak barne hartzen dituen gai garrantzitsuenak: ahaztua izateko eskubidea, pertsonak baimen argia eman beharra bere datuak tratatu ahal izateko, informazioaren eramangarritasuna eta pribatutasun klausuletan hizkera argi eta ulergarria erabiltzeko derrigorra.

 

Europako araudi berria 2018aren erdialdean sartuko da indarrean, eta SPRI Taldeak doako hiru ikastaro datorren urtarrilean eta otsailarean Garaia Enpresa Digitalaren, Miramon Enpresa Digitalaren, eta Araba Enpresa Digitalaren bitartez, enpresek eta antolakundeek hobeto ulertu ditzaten aurrerantzean izango dituzten betebehar berriak. Asmoa da datu pertsonalekin lan egiten duten erakundeek aldez aurretik ezagutu ditzatela arau berria indarrean sartzean aplikatu beharko dituzten aldaketa guztiak.

 

Ikastaroan parte hartzen dutenek Europako araudiaren giltzarriak ezagutuko dituzte, besteak beste, hauek: datu pertsonalak tratatu ahal izateko baimena, lehenetsitako pribatutasunaren eta diseinuko pribatutasunaren kontzeptuak eta erabiltzaileen eskubide berriak. Halaber, aztergai izango dituzte DPO figura berria, Datuen Babeserako Arduraduna eta informazio pertsonalaren nazioarteko transferentzietarako zuzentarau berriak.

Jardunaldia beraizik zuzendurik dago enpresei, administrazio publikoei eta profesionalei, bai eta datuen babesaren arloko eskubide berriak ezagutu nahi dituzten erabiltzaileei. Ikastaroak urtarrilaren 12an izango dira Arrasaten, urtarrilaren 24an Gipuzkoako Teknologi Parkean, Donostian eta otsailaren 2an Arabako Teknologi Parkean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow