Bilbo Teknologiaren eta Irisgarritasunaren erdigune bihurtuko da 6. CENTAC Kongresuarekin

1 October, 2015

6. CENTAC Kongresua azaroaren 5ean eta 6an egingo da Bilbon. 70etik gora hizlarik baieztatu dute Kongresuan parte hartuko dutela. Interesatuek dagoeneko dohainik eman dezakete  izena  CENTACen web orrian (http://www.centac.es/es/6congreso/registro)  

 

Azaroaren 5ean eta 6an Irisgarritasun Teknologien Zentro Nazionalak (CENTAC) Irisgarritasun Teknologien 6. Kongresu Nazionala egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian.  

Teknologia eta ezgaitasunak bateratuko dituen topaketa handi honetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko dohainik eman dezakete izena CENTACen web orrian: http://www.centac.es/es/6congreso/registro.

Aurten CENTACek Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) laguntza izango du antolakuntza-lanetan, zeintzuek egiten ari direna aurkeztuko baitute “Euskadi Irisgarria” mahai-inguruan.

Inaugurazio espazioan Komunikazio Adimenduna izango da protagonista, eta aurtengo edizioan nabarmentzen dira teknologiaren esparruan dauden joera garrantzitsuenak, hala nola Open Data, Gauzen Internet, Robotika, Wearableak edo Etxe konektatua.

70etik gora hizlarik, besteak beste enpresa, startup eta erakunde zenbaitek, dagoeneko baieztatu dute kongresuan parte hartuko dutela, eta arlo hauetan garatuak dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte: 3D inprimaketa soziala, Smart Cities, Garapen Irisgarriak, Serious Games edo Biometria.

Gainera, Teknologia sozio-sanitario aurreratuek garrantzi handia izango dute, eta mahai-inguruak egingo dira Tele-laguntzari, Zahartzeari eta Errehabilitazioari buruz.

Azkenik, CENTAC erabiltzaileengana hurbilduko da Turismo Irisgarria, Komunikazio Alternatiboa, Ikus-entzunezkoen arloko Irisgarritasuna eta Webeko irisgarritasuna bezalako gaiekin.

EGITARAUA

Aurten ere Teknologia Irisgarriak bultzatzen eta garatzen diharduten era guztietako eragileekin osatu da egitaraua. Aipatzekoa da euskal enpresa teknologikoen parte-hartze zabala, zeinak argi erakusten baitu Euskadik industria-sare anitz bezain indartsua duela.

Gainera, unibertsitateek ere ordezkaritza aparta izango dute, eta egitarauaren barruan daude Deustuko, Granada, Burgos eta Euskal Herriko Unibertsitateetako eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko hainbat hizlari.

CENTACen webean jasota dago hizlari guztien laburpena: http://www.centac.es/es/6congreso/ponentes

Egitaraua: http://www.centac.es/es/6congreso/programa

Programa Irisgarria: http://www.centac.es/es/6congreso/programa-accesible

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow