AZPLAY 2016. Bideo-joko independenteen nazioarteko VII. Lehiaketa 2016(e)ko azaroaren 23(e)tik 2016(e)ko azaroaren 24(e)ra

22 August, 2016

Azkuna Zentroak AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VII. edizioa jarri du martxan.

AzPlay eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Sei urte hauetan 500 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 175.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

Proiektuak aurkeztu nahi dituzten pertsonek orri honetan prestatutako inprimakia betez eman beharko dute izena irailaren 30a iritsi aurretikhttps://goo.gl//75YMmN. Urriaren 17an jakinaraziko da zein diren hautatutako finalistak.

AzPlayk 5.000 euroko bost sari finkatu ditu kategoria hauetan: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideojokorik onena.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow