Amazon Web Services plataformaren giltzarriak

10 May, 2017

AWS lainoko konputazio zerbitzuen bilduma da.

Plataforma horri buruzko doako prestakuntza jardunaldi bat egingo da Bilbon.

 

AWS (Amazon Web Services hitzen siglak) lainoko informatika-zerbitzu garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Plataforma horrek tresna-bilduma zabala eskaintzen du aplikazioak eraikitzeko, besteak beste, biltegiratzea, konputazio-gaitasuna, datu-baseak eta etengabe eboluzionatzen duten beste baliabide batzuk. Eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzera emateko, BILBAWS prestakuntza jardunaldia egingo da Bilbon datorren maiatzaren 17an.

 

CAPSiDEk antolatutako topaketa hori bereziki zuzentzen zaie eraldaketa digitaleko prozesua hasten ari diren enpresei edota lainoak eskaintzen dituen abantailak sakonago ezagutu nahi dituzten arduradun teknikoei. Halaber, jardunaldia interesgarria izan liteke AWSk eskaintzen dituen aukerak hobeto ezagutu nahi dituen edozein konpainia edo profesionalentzat.

 

Javi Morenok eta Mario Arienzak zuzenduko dute saioa, biak ere AWSk baimendutako irakasleak, eta aurkezpenen eta zuzeneko demostrazioen bitartez erakutsiko dute nola funtzionatzen duen plataformak eta zein aplikazio eskaintzen dituen: zerbitzari birtualak, biltegiratze zerbitzuak, datu baseak, sareak, e.a. Helburua da, behin jardunaldia amaitutakoan, bertaratuak gai izan daitezela lainoan aplikazio eskalagarri eta seguruak eraiki eta zabaltzeko.

 

Egitarauarekin hasteko, Amazon Web Services eta bere funtsa azalduko dira. Hortik abiatuta, prestatzaileek hainbat giltzarri emango dituzte gai desberdinei buruz: segurtasuna, nortasuna eta sarbidearen kudeaketa, eta AWSko datu-baseak. Azkenik, modu praktikoan azalduko dira beren negozioetako premiei erantzuteko AWS arrakastaz erabili duten hainbat kasu.

 

Prestakuntza-topaketa hau doakoa da, online eman behar da izena, eta Bilboko hiriguneko Yimby espazioan egingo da. CAPSiDE, AWS Advanced Consulting Partner eta AWS Authorized Training Partner erakundeek bultzatu dute jardunaldia.

 

What is AWS?

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

Erlazionatutako artikuluak