Abian da BiscayApp lehiaketaren beste edizio bat

3 October, 2017

Silver economy, energia, datuen analisia eta 4.0 Industria izango dira lehiaketako gai garrantzitsuenak.

 

BiscayApp sarien helburua da ekimen teknologiko berriak sortzen laguntzea garapen-potentzial handiena duten sektoreetan. Horregatik, lehiaketak beste edizio bat abiarazi du Bizkaiko lau sektore estrategikorekin zerikusia duten aplikazio mugikorrentzat. Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago jadanik, eta irekita jarraituko du datorren urteko ekainera arte.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du lehiaketa hori, BiscayTIK Fundazioa, BEAZ eta Seed Capital erakundeen laguntzarekin. Epaimahaiak 2.000 euroko saria emango die lau kategoria hauetako aplikazio onenei: Silver Economy, Data Intelligence, Energia eta Manufaktura Aurreratua. Gainera, irabazle absolutu bat ere izendatuko da, zeinak 10.000 euro jasoko baititu, eta baita ere BEAZ, Seed Capital eta BiscayTIK erakundeen laguntza, bere garapenarekin jarraitu dezan.

 

Kategoria bezala aukeratu dira negozio-ideia berritzaileak sortzeko aukera handiak dituzten sektoreak. Silver Economy edo Zilarrezko Ekonomiak erreferentzia egiten die pertsona nagusientzat diseinatutako produktu eta zerbitzuei; sorta zabal bat da, zeinetan sartzen den elikadura, mugikortasuna eta, besteak beste, turismoa. Data Intelligence kategoriak bere baitan hartzen ditu datuen analisian oinarritutako negozio-ereduak, eta Energia kategoriak, berriz, joera sostengarrienak, hala nola, energia berriztagarrien erabilpena, kudeaketako hobekuntzak edota araudi aldaketak. Azkenik, Manufaktura Aurreratuaren kategorian 4.0 Industriarekin lotutako proiektu berriak sartzen dira.

 

BiscayApps lehiaketako epaimahaiak aplikazio onenak aukeratuko ditu, hainbat irizpide hartuko dituelarik kontuan: usagarritasuna, funtzionaltasunak, bideragarritasun ekonomikoa, erabilgarritasun soziala eta berrikuntza gradua. Datorren urteko irailean jakinaraziko da zeintzuk diren proiektu finalistak, eta sari-banaketa ekitaldia 2018ko urrian egingo da, BiscayTIK Fundazioaren hamargarren urteurrenarekin batera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow