Ulmak orga jasotzaileen gama berri bat aurkeztu du

23 February, 2015

Orga jasotzaileen salmentan eta alokairuan espezializatuta dagoen Ulma konpainiak Mitsubishi fabrikatzailearen Trexia diesel orga kontrapisatuen gama berria aurkeztu du. Gama hau 7 tona garraiatzeko ahalmena duen orga-serie batek eta 10 eta 16 tona arteko beste batek osatzen dute.


Zehazkiago esanda, Ulmak TREXiA ES serieko FD70N orga berria aurkeztu du, erregai-kontsumoa murriztu eta aurreko belaunaldiko motorrek baino % 14 eraginkortasun handiagoa eskaintzeko diseinatuta dagoen turbo motor batez hornitutakoa. Modeloak gas-isurketei buruzko indarreko Stage IIIB europar arautegia betetzen du, eta erregaiaren erabilera % 18 gutxitzen duen turbokonpresore trinko bat erabiltzen du.

Bigarren seriea, TREXiA EX izenekoa, aurreko serieko prestazio guztiez hornituta dago, eta gainera, bi kontrol-sistemaren artean aukeratzeko modua eskaintzen du, orgen errendimendu-profila lanaren premia espezifikoetara egokituz.

Modu estandarrean, % 14 arteko aurrekia lor daiteke erregaiaren kontsumoan aurreko modeloekin alderatuta, eta modu ekologikoan aparteko eraginkortasuna lor daiteke azelerazioan, abiadura galdu gabe.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow