Tecnaliaren sarraila elektromekaniko batek Expansión-en saria jaso du

7 December, 2015

Tecnaliak diseinatutako sarraila elektromekaniko batek jaso du, ekonomia gaietan espezializatutako Expansión argitalpenak ingurune digitaleko ideiarik onenak aldarrikatzeko banatzen dituen sarietako bat, Gauzen Interneta delako kategoriari dagokiona.

Saritutako garapenaren diseinuari esker, baimendutako gailu batetik aginduta, ateak ireki eta itxi daitezke, Wireless protokolo baten eta gako kriptografiko baten bitartez.

Abenduaren 3an jasotako golardoa aipatutako argitalpenak banatzen dituen 50 Ideia Digitalik Onenen Sarietako bat da. Sari hauen helburua, enpresak eta erakundeak beren prozesu, produktu eta zerbitzuak aro digitalera egokitzeko egiten ari diren ahalegina aitortzea da.

Telefónica, Banco Santander, Iberdrola, Siemens eta Deloitte Digital bezalako enpresek babestutako sariketa honen lehen  edizioan, 450 erakunde baino gehiago lehiatu dira.

Proiektuak aukeratzerakoan, hauexek dira epaimahaiak kontuan hartu dituen alderdietako batzuk: ideien izaera disruptiboa, berrikuntza, kanal digitalen integrazioa estrategia korporatiboaren barruan, gizartearen gaineko inpaktua eta negozio-eredu berrien potentzialtasuna.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow