Suaren aurkako material plastiko berriak trenbide sektorerako

20 February, 2015

Gaiker-IK4 zentro teknologikoak lankidetzan dihardu Kataluniako Cromogenia Units enpresarekin, suaren aurkako portaera hobea duten material plastiko berriak garatzeko, europar zuzentarau berriek zenbait produkturen erabilera mugatzeko ezarri dituzten betekizunei jarraiki.


Material plastikoak eta honen deribatuak estimu handian ditu trenbide-sektoreak pisuaren arabera eskaintzen dituzten prestazio mekanikoengatik. Hala ere, material hauek portaera desegokia dute sua dagoenean, sukoitasuna, errekuntza, garraren hedapena eta gas toxikoak bezalako alderdietan.

Egungo testuinguruak eskatuta, derrigorrezkoa da suaren aurreko portaera egokia duten material plastikoak garatzea, 2013an indarrean sartu zen europar zuzentaraua betetzen dela bermatzeko. Ibilgailuetan zenbait produkturen erabilera erregulatzen duen arautegi horren eraginez, Kataluniako Cromogenia Units gisako fabrikatzaileek ahalegin berezia egin dute beren produktuak hobeto ezagutu eta produktu berriak ikertzeko.

Gaiker-IK4ren lankidetzaz garatu den “Fosforo-heteroatomoez intsaturatutako binilester eta poliesterrezko erretxina berrien diseinua eta garapena” I+G+b arloko proiektua, trenbide sektorera eta legeria berrira egokitutako halogenorik gabeko beira-zuntzez indartutako poliester formulazioak diseinatzeko premiaren ondorioz sortu da.

Proiektu honi esker, eskuzko ijezketa-prozesuetan erabiltzeko moduko biskositate eta erreaktibitateak dituzten erretxinen nahiz coat gelen suaren aurkako formulazioak lortu dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow