Pedro Miguel Etxenike, Doctor Honoris Causa teknologian izendatua Finladiako Aaltoko Unibertsitatearen eskutik

15 February, 2016

Aaltoko Unibertsitateak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) katedraduna eta Donostia International Physics Center-eko (DIPCko) presidentea, Pedro Miguel Etxenike, Teknologian Doctor Honoris Causa tituloarekin saritu du aurten, zientzia, teknologia, eta gizarte arloetako beste 10 pertsona entzutetsuekin batera. Sariak, bi urtez behin Finlandiako Aaltoko Teknologiako Eskolak emanak, 80 urte baino gehiagoko tradizioa dute, eta izen handiko zientzialari eta teknologoak bereizten ditu haien ibilbide profesional nabarmenengatik. 

Izendapenean, Etxenike irakaslearen lana arlo zientifiko eta kulturalean azpimarratu dute, eta baita azken hiru hamarkadetan eginiko ekarpena Aaltoko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza bultzatzen ere, bereziki ikerkuntza zientifiko eta teknologiko arloetan bi erakundeen arteko partekatzeari dagokionez. Pedro Miguel Etxenikek esan du oso harro dagoela jasotako sariarekin, ez soilik bere ibilbide profesionala aitortzen duelako, batez ere UPV/EHUren balore zientifiko eta eginiko lan bikaina aitortzen dituelako. Halaber, abangoardiazko oinarrizko ikerkuntzak duen potentzial teknologikoa onartzen duelako.

Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorearen iritziz, “gure komunitate akademikoko kide batek honoris causa doktoratu bat jasotzeak beti poz handia ematen du, baina kasu honetan gainera egoera bereiziak batzen dira. Aaltoko Unibertsitateak eta UPV/EHUk lankidetza estua mantentzen dute eta UPV/EHUk bultzatzen duen nazioarteratze prozesuaren adibide bikaina da hau. Garrantzitsua da bestalde izendapena teknologia bezalako arloaren baitan ematea eta gainera Pedro Miguel Etxenike bezalako pertsona famatu batek jasotzea, izanik gure ikerlari ezagunenetakoa nazioarte mailan eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lotua oso bere ibilbide akademikoan zehar”.

Aaltoko Unibertsitatea, mundu mailako bost “Rising Stars” eta goranzko izarretako bat bezala kontsideratua dago, orain gutxi Massachusetts Institute of Technology-k (MITek) argitaratutako lan baten arabera. Unibertsitate finlandiarra, enpresa-sorkuntza eta kultura ekintzailea bultzatzeagatik nabarmentzen da besteak beste.

Aaltoko Unibertsitatea, izen horrekin, 2010ean jaio zen Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa, Helsinkiko Ekonomi Eskola eta Helsinkiko Arte eta Diseinu Unibertsitatea batu zirenean. Hiruetatik zaharrena, 1849 urtean sortua, Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa da, hain zuzen ere UPV/EHUko katedradunari, eta DIPC eta CIC nanoGUNEko presidenteari Doctor Honoris Causa tituloa eman diona. Aaltoko doktore berri eta Doctor Honoris Causa sarien berrespen zeremonia datorren urriaren 7an ospatuko da Helsinkin.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow