Nanokableak poltsikoko elektronikarako

25 May, 2017

Polimeroen arloko Bikaintasunezko Euskal Zentroan lanean diharduen Aurelio Mateo Alonso Ikerbasqueko ikerketa-Irakaslea

Polimeroen arloko Bikaintasunezko Euskal Zentroa (Polymat) partaide duen ikerketa batek kable molekularren familia berri bat garatu du

 

Gero eta gailu elektroniko txikiagoen eskariaren ondorioz, nahitaezkoa da ahalik eta zirkuiturik txikienak sortzea, eta horretarako, giltzarrizkoa da elektronika molekularrak aurrera egitea. Diziplina honek osagai elektronikoen fabrikazioa aurreikusten du, molekulak erabiliz.

 

Jakintzaren adar honen barruan, nanokableen fabrikazioa garatzen ari da. Neurri molekularreko hari eroale hauek korrontea garraiatzeaz arduratzen dira, gailuak fabrikatzeko behar diren zirkuituetan zehar.

 

Polimeroen arloko Bikaintasunezko Euskal Zentroan (Polymat) lanean diharduen Aurelio Mateo Alonso Ikerbasqueko ikerketa-Irakaslea buru duen aditu-talde batek elektronika molekularrari bide eta aukera berriak ireki dizkion nanokable edo kable molekularren familia berri bat garatu dute.

 

Nature Communications aldizkari ospetsuan argitaratu den ikerketa honetan, Bartzelonako Unibertsitateak, Bartzelonako Bioingeniaritza Institutuak (IBEC) eta Aveiroko Unibertsitateak ere parte hartu dute.

 

Polymat atxikia duen UPV/EHUk kaleratutako ohar baten arabera, eraginkortasun-maila handia da nanokableen familia berriaren berritasun nagusietako bat, eta “sekulako aurrerapausoa ekarriko dio zirkuitu elektronikoen miniaturizazioari”.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow