Nanoegiturei, biomolekulei eta materialen simulazioari buruzko biltzarra Donostian

10 September, 2015

Gipuzkoako hiriburuan antolatu da Psi-k Nazioarteko Biltzarraren bosgarren edizioa. Materialen simulazioan, nanoegituretan eta biomolekuletan lan egiten duten nazioarteko ikertzaileen izen bereko sareak eratutako hitzordu honek UPV/EHUren laguntza izan du.

Hilaren 6an hasi eta 10era arte luzatuko den topaketa honen inaugurazio ekitaldian, Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketa errektoreordeak eta Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak parte hartu zuten, besteak beste.

Kursaalen antolatutako biltzar honek kimika, biologia, materialen zientzia eta ingeniaritza bezalako zientzia-esparruetan aplikazio teknologikoak dituzten material berrien simulazioa du aztergai.

Bost urtez behin antolatzen den topaketa honek 1.200 partehartzaile bildu ohi ditu, eta estreinako aldiz, Alemaniatik kanpo egin da.

Angel Rubio UPV/EHUko irakaslearen ustez, “biltzar hau, ordenagailu bidezko simulazioaren esparrua, nanoelektronika bezalako arloetan, energia arloan erabiltzen diren material fotovoltaiko eta termoelektrikoetan, katalisian, proteina eta farmakoen diseinuan eta beste hainbat arlotan hartzen ari den indarraren eta garrantziaren erakusleihorik onena dugu”.

Adituaren iritziz, simulazioa ezinbesteko tresna bilakatu da garapen zientifikorako.

Biltzarrak iraungo duen lau egunetan, osoko bilkurak, 150 bat txosten-aurkezpen eta ahozko 160 komunikazio inguru egingo dira 30 bat sinposiotan banatuta.

Gainera, Mugaritz Jatetxeko I+G taldeko kide diren Dani Lasak eta Ramon Perisék ‘The sciencie of cooking: a craftsman approach’ izenburuko hitzaldia eskainiko

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow