Mondragon korporazioak Smart City-en inguruko azken aurrerapenak aurkeztuko ditu

8 September, 2015

Datorren hilabetean, Mondragon korporazioa osatzen duten enpresek eta zentro teknologikoek hiri adimendunen testuinguruan garatutako azken aurrerapenak ezagutzera emateko helburuarekin egingo den Smart Mondragon jardunaldia dela eta, 18 kooperatibek beren eskaintza teknologikoa aurkeztuko dute.

Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean urriaren 1ean egingo den jardunaldiak, gobernantzaren, herritarren parte hartzearen, garraio adimendunaren, azpiegituren, eraikuntza jasangarriaren eta energia- eraginkortasunaren inguruko berrikuntzak ezagutzeko aukera emango die parte hartzaileei.

Hiri adimendunen garapenarekin erlazionatutako administrazio desberdinei, Mondragoneko kooperatiben zerbitzuak hurbiltze aldera diseinatutako hitzorduak, hitzaldi eta aurkezpen teknikoez osatutako egitaraua eskainiko du.

Fagor Ederlan, Alecop eta Domusa konpainiak, LKS aholkulariak edo IK4-IKERLAN zentro teknologikoak jardunaldietan parte hartzen duten entitateetako batzuk dira.

“Hiri adimenduna” kontzeptuak, baliabideen kudeaketa iraunkorrean oinarritutako eta parte hartzea sustatzeko eta biztanleen bizi kalitatea igotzeko helburuarekin hiritarren behar eta eskaerei erantzuteko azken teknologiak darabilten hiriguneei so egiten die.

Garaia Berrikuntza Gunea

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow