Nanopartikulen osasunarengan duten eraginaren inguruko ezagutza handiagoa

22 December, 2016

Gaiker-IK4 zentro teknologikoa, aerosolek dituzten nanopartikulek, arnas- sisteman duten eragina ikertzen duen NANOaers proiektuan parte hartzen ari da.

 

Nanopartikulak, aerosolak, kosmetikoak, botikak edo pinturak bezalako eguneroko kontsumo produktuetan presente daude, eta horregatik, ohikoa da pertsonak osagai hauen eraginpean jartzea.

 

Horrez gain, nanoteknologia lehentasunezko garapen diziplinatzat jotzen da eta teknologia edo osasun zientziak bezalako arloek plazaratutako eskaerei erantzuna ematen lagun dezala espero da.

 

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak parte hartzen duen NANOaers proiektu internazionalak, osasuna nanopartikula jakin batzuen eraginpean jartzearen eraginak analizatzea eta ezagutza zientifikoa sortzera laguntzea dute helburu.

 

“Aerosolek dituzten nanopartikulak airera bota eta, eskuarki, arnasbidean ezartzen dira, baina zahartze prozesua eta osatzen duten matrize kimikoek gizakiarengan izan dezaketen eragina ezagutzerik ez dago”, entitate ikertzaileak helarazitako oharraren arabera.

 

Aurten martxan jarritako NANOaers iniziatibak, arnas-traktuaren gainean lainoztatutako nanopartikulen bi talde handien profil toxikologiko desberdinak ekoiztu gura ditu, beti ere giza- osasunarengan dituzten arriskuak identifikatu ahal izateko.

 

Arriskuen Alemaniako Institutua (BFR) buru den proiektuan, Gaiker IK-4, biriketako-ehunen eredu desberdinek, produktu hauen eraginpean, zorrozki (dosi bat) eta kronikoki (dosi desberdinak, sei hilabetetan) jartzean dituzten erreakzioak ebaluatzeaz arduratzen da.

 

“Honela, nanopartikulek, bai langileengan, bai azken kontsumitzaileengan izan ditzaketen eragin kaltegarriak baloratu ahal izango dira”, aipatzen da oharraren bukaeran.

 

 

Gaiker-IK4-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow