Lanean pertsona eta robotaren arteko lankidetza erraztea da Symbio-tic-en xedea

23 April, 2015

Pertsona eta roboten arteko lankidetza erraztuko duten lan-inguruneak sortzeko soluzioak diseinatzeko asmoz, Symbio-tic europar proiektuaren bitartez, makinen potentziaz nahiz langileen doitasunaz eta malgutasunaz profitatuko den ekosistema hibrido bat sortzeko moduko teknologiak garatu nahi dira.


IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, zortzi herrialdetako 15 bazkidek gauzatutakoekimen honetan parte hartzen ari da, manufaktura-industriaren automatizazioa bultzatu eta lehiakortasuna areagotzeko asmoz.

Zentroa ekimenaren emaitzak ustiatzeko plana garatu eta proiektua merkaturatzeko abiapuntuko negozio-plana finkatzeaz arduratuko da.

Horrez gain, IK4-IDEKOk esku-hartze garrantzitsua izango du, aeronautika sektoreko ekoizpen-ildo batean gizakiak eta robotak elkarlanean izango dituen egiazko eredu baten garapenean.

“Symbio-tic europar proiektua, pertsonen eta roboten arteko elkarlanerako ingurune seguruagoak eta  eraginkorragoak bultzatzeko asmoz sortu da”, ziurtatu du Iñaki Iglesias ikertzaileak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow