ITP-k Rolls Royce-ren azken belaunaldiko motor aeronautikoen ikerkuntza programan parte hartuko du

16 July, 2015

Turbo Propultsatzailearen Industria (ITP) konpainiak,  Rolls Royce fabrikatzaile aeronautikoaren azken belaunaldiko UltraFan motorretan txertatutako abiadura handiko turbinen garapenerako ikerkuntza programan parte hartuko du.

Programa, instituzio publikoen eta Clean Sky 2 deituriko enpresa pribatuen arteko lankidetzaren bitartez abiazioaren ingurumen eragina murrizte aldera Europako Batzordearen egitasmo baten parte da.

Proiektu honek 43 milioi euroko finantzaketa izango du, eta horietako 23,5 milioi euro EB-ak eskainiko ditu eta 19,5 milioi euro, berriz ITP-k.

UltraFan motorrak Rolls Royce fabrikatzailearen diseinua dira, erregaiaren kontsumo murritzagoa eskaini eta gas kutsatzaileen isurtzea gutxitzen dutenak. 2025ean martxan jartzea aurreikusten dute.

ITP-ko injinerutza aitzindariko zuzendari Alfredo López-ek, programa hau konpainiak orain arte parte hartu duen I+G egitasmo nabarmenena dela ziurtatu du.

“ITP-k hurrengo hamarkadetarako motorren ikerkuntza eta garapenerako abangoardiazko teknologian jarraitzeko aukera bermatu du. Rolls Royce-n UltraFan, erregai eraginkortasunaren, ingurumen kutsaduraren eta fidagarritasunaren erreferentziazko motor izan dadin lagundu nahi dugu”, gaineratu du.

Sener-ek (%53) eta Rolls-Royce-k (%47) parte hartzen duten ITP Taldeak, bere jardueren artean motor aeronautikoen eta gaseko turbinen diseinua, ikerkuntza eta fabrikazioa aurkitzen dira. Gainera, 17 ekoizpen fabrika ditu Espainian, Britania Handian, Maltan, Estatu Batuetan, Indian eta Mexikon.

Clean Sky 2

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow