Intex-ek biltegiratze-sistema automatizatu eta makineria erosi du

20 February, 2015

Ortopedia arinean espezializatuta dagoen Intex enpresa gipuzkoarrak stockak kontrolatzeko sistema automatizatu berri bat instalatu du bere lau biltegi nagusietan: lehengaien biltegian, ekoizpeneko biltegian, prestaketa-biltegian eta amaitutako produktuen biltegian.


Une honetan, Intex erdi-amaituta dauzkan produktuei buruzko informazioa eguneratzen ari da. Martxorako amaituta egon daitekeen eguneratze honek, lana arintzeaz gain, izakinen eta eskarien gaineko kontrola hobetzen lagunduko dio.

Biltegien gaineko kontrola hobetzeaz gain, enpresa gipuzkoarrak makineria berria erosi du, ekoizpen prozesua hobetu eta eraginkortasun handiagoaz eta produktuei balio erantsi handiagoa emanez jarduteko asmoz.

Eguneratze-prozesu honetan, Andoaingo konpainiak produktuen enbalatze-sistemaren birmoldaketan inbertitu eta diseinuak eraldatzearen alde egin du, irudi gaurkotuagoa eskaintzeko asmoz.

Intex 1948an sortu zen, eta ekoizpenaren % 30 kanpoko merkatuetan saltzen du, bereziki Frantzian, Austrian, Afrika Iparraldean, Kuban, Ingalaterran, Portugalen, Grezian, Suitzan eta Mexikon. Salmenten % 80 osasun sektoreari dagokio, eta % 20 industria sektoreari.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow