Ik4ren diru sarrerek %9 egin dute gora 2015ean

18 February, 2016

IK4 euskal aliantza teknologikoa osatzen duten bederatzi zentroek 111 milioi euroko diru sarrerak izan zituzten orotara 2015ean. Datu horrek, aurreko ekitaldian lortutako 102 milioiekin alderatuta, %9ko hazkundea suposatzen du.

Iragan urtean, sektore pribatutik eratorritako diru sarrerak %60ean kokatu ziren, eta portzentaje horrek, Europako ikerkuntza aplikatuaren erreferente gisa, IK4ren posizionamendua indartu egiten du.

2015ean instalazio eta ekipamendu berrietan 3,66 milioi euro inbertitu zituen aliantzak, aurten inbertsioak 10 milioi euro artekoak izango direla iragarri du.

“Emaitzak oso positiboak dira, teknologiaren transferentzia enpresetara egiteko prozesuan IK4 eragile nabarienetako bat bezala agertzeaz gain, I+G+b-arekiko gure konpromisoa sendotzen baitute, Euskadiko produkzio-sarearen lehiakortasuna bermatzeko formula gisa”, adierazi du IK4ko zuzendari nagusi José Miguel Erdozainek.

Aliantzak 10 patente berriren emakida lortu zuen 2015ean, indarrean dauden patenteen kopurua 78an kokatzen delarik.

Gainera, IK4ko sendotutako langileak 1.274 dira eta horietako 357 doktoreak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow